D Bitamina gabezia, arraroa al da?
Azken urteotan asko hedatu da gure gizartean D bitamina gabeziaren prebalentzia, ez bakarrik ohiko arrisku taldeetan; haurrak, haurdunak, menopausia pasa duten emakumeak, beste gaixotasunen ondorioz absorzioa oztopatua duten pertsonak,.. Horiez gain, jende gazte zein heldu askoren D bitamina kopuruak oso urriak dira, beraz gaur egun ez da arraroa D bitamina gabezia duenik topatzea. Arrazoien artean asko ; Neguko hilabeteetan eguzkiarekiko esposizio gutxi izatea. Esparru itxietan denbora asko egotea (lana, eskola,..). Elikaduran D bitamina gutxiegi izatea edo eta absorzioan arazoak edukitzea.…