Azken urteotan asko hedatu da gure gizartean D bitamina gabeziaren prebalentzia, ez bakarrik ohiko arrisku taldeetan; haurrak, haurdunak, menopausia pasa duten emakumeak, beste gaixotasunen ondorioz absorzioa oztopatua duten pertsonak,.. Horiez gain, jende gazte zein heldu askoren D bitamina kopuruak oso urriak dira, beraz gaur egun ez da arraroa D bitamina gabezia duenik topatzea.
Arrazoien artean asko ;
- Neguko hilabeteetan eguzkiarekiko esposizio gutxi izatea.
- Esparru itxietan denbora asko egotea (lana, eskola,..).
- Elikaduran D bitamina gutxiegi izatea edo eta absorzioan arazoak edukitzea.
- Eguzkitako kremaren gehiegizko erabilera (ez dut honekin erabili behar ez dela ulertzerik nahi).
- Azal kolore iluna izatea.
- Kirolaria izatea, batez ere esparru itxiko kirol praktikak.
- Medikamentu edo alkoholaren kontsumoa.
- …
Hauetako premisa bat baina gehiago betetzen baditugu, D bitaminaren gabezia jasateko arriskua areagotzen da.
Gabeziarekin eraginak asko dira, baina batipat ; hezur dentsitatean du eragina eta honek osteoporosi eta hausturen arriskua areagotzen du. Horrez gain, besteak beste osteomalazia, zeinek hezurren ahultzea, hezurretako mina eta muskuluak ahultzea eragiten duen.
D bitamina edo kolekaltziferola eguzkitik lortzen dugu batipat, %90 gutxi gora behera, eta % 5-10 inguru elikadura bidez absorbatzen da.
Mantenugai hau elikagai hauetan aurki dezakegu, besteak beste :
- Arrain koipetsuak (urdiñak); izokina, hegaluzea,…
- Bakailu-gibel olioa
- Itxaskiak
- Perretxikuak
- Arrautza gorringoak
- Esne eta esnekiak
- …
Hauez gain, batzuetan elikagai fortifikatu edo suplementuak erabiltzea beharrezkoa izaten da, baina kontuz, gabezia bezain arriskutsua izan baitaiteke gehiegikeria. Beraz, elikadura osasuntsuan orohar esaten den bezala orekan dago gakoa.
Beraz, uda datorrela ikusita, gabezi hau duzuenak, eduki dezakezuela uste duzuenak, daukazutela ez dakienak (denak).. atera kalera! Bueltatxo bat eman Donosti, Hernani, Andoain edo beste edozein parajetan txoko zoragarriak dauzkagu Gipuzkoan eta, eguzkia neurriz hartu (protekzioz) eta nola ez ; Zaindu zuen elikadura eta laguntza behar baduzu jo dietista edo nutricionista batengana!




